CIFP Tartanga LHIIren Kudeaketa Politika ikastetxearen estrategiarekin eta haren helburuarekin koherentea da.
Ikaskuntza gaitasunen lorpentzat hartzen dugu, eta ez ezagutzaren transmisiotzat, gure ikasleen prestakuntza-eskaerak eta itxaropenak asetzeko, haien ezagutzari, gaitasun profesionalari eta gizarte-erantzukizunari balioa emanez, eta haien laneratzea erraztuz. Gure aukera metodologikoak ikaskuntza du helburu, eta ez irakaskuntza. Gaitasunak lortzeak esan nahi du: jakitea, egiten jakitea, egoten jakitea, izaten jakitea.
Zentroak erakundeko pertsonen garapen profesionala bultzatzen du, prestakuntzarako sarbidea erraztuz eta berrikuntza-proiektuetan parte hartzeko aukerak eskainiz. Halaber, langile guztien segurtasuna eta osasuna bermatzen ditu, ongizate fisiko, psikiko eta soziala gisa ulertuta.
Enpresekiko harremana eta ikastetxearen eta haien arteko ezagutzaren transferentzia funtsezko tresna da gure ikasleek jasotzen duten prestakuntza hobetzeko eta, beraz, haien enplegagarritasuna hobetzeko. Gainera, sinergiak ezartzeko aukera handia da, gure erakundeko pertsonen gaitasuna hobetzen laguntzen baitute, eta lankidetzan aritzen garen enpresei irtenbide teknikoak eta prestakuntzakoak ematen saiatzen gara.
Ingurumenaren kudeaketa on batek gure gizartearen garapen iraunkorrerako duen garrantziari dagokionez, gure jarduerak ingurunean duen eragina minimizatzera deliberatuta gaude, ingurumenaren babesa helburu gisa hartuta. Ingurumenaren arloan etengabeko hobekuntza bilatzen dugu, legeria betetzetik harago, gure jarduerekin, produktuekin eta zerbitzuekin lotutako ingurumen-alderdiak identifikatuz eta ebaluatuz, kutsaduraren prebentzioari begira, eta garrantzitsutzat jotzen direnentzako programak ezarriz. Gure alderdi interesdunen ingurumen-arloko sentsibilizazioak eta prestakuntzak agerian uzten dute erakundearen ingurumen-konpromisoa.
Era berean, ikastetxeak kalitatea eta etengabeko hobekuntza definitu ditu bere politikaren eta estrategiaren funtsezko zati gisa, eta, horretarako, Prozesukako Kudeaketa Sistema Integratu bat ezarri da, haren eraginkortasuna eta haren jardun-esparruak hobetzea bermatzen duena.