Inicio / Goi maila / Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea

Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea


Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, ezartzea, dokumentatzea eta mantentzea, berariazko teknologiak eta garapen-inguruneak erabiliz, datuak modu seguruan atzitzen direla bermatuz, eta ezarritako estandarretan eskatzen diren “usagarritasunaren” eta kalitatearen irizpideak betez.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Moduluak Orduak Kurtsoa
Informatika-sistemak
165 1.
Datu-baseak 198 1.
Programazioa
264 1.
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
132 1.
Garapen-inguruneak 99 1.
Ingeles teknikoa
33 1.
Laneko prestakuntza eta orientabidea
99 1.
Datu-atzipena
120 2.
Interfazeen garapena
140 2.
Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak
100 2.
Zerbitzu eta prozesuen programazioa
80 2.
Enpresa-kudeaketako sistemak
100 2.
Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko proiektua
50 2.
Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.
Lantokiko prestakuntza
360 2.
Zikloa Guztira 2000

 

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
  • BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
  • Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
  • Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
  • Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
  • Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
Edozein tamainatako entitate publiko edo pribatuetan egiten du lan, besteren kontura zein norberaren kontura, hainbat esparrutako plataforma anitzeko informatika-aplikazioak garatzearen arloan: enpresa- eta negozio-kudeaketa, bezeroekiko harremanak, hezkuntza, aisialdia, gailu mugikorrak eta entretenimendua, besteak beste; intranet, estranet eta Internet irismeneko inguruneetan ezarritako eta garatutako aplikazioak; enpresa-baliabideak planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak ezartzea eta egokitzea.

Lanposturik adierazgarrienak dira:

  • Enpresa- eta negozio-kudeaketako informatika-aplikazioak garatzea.
  • Helburu orokorreko aplikazioak garatzea.
  • Entretenimenduaren eta informatika mugikorraren esparruko aplikazioak garatzea.Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
  • Informatika-sistemak konfiguratzea eta ustiatzea, eta, horretarako, sistemaren konfigurazio logikoa doitzea, ezarritako irizpideen eta erabilera-beharren arabera.
  • Datu-baseak kudeatzea, eta, horretarako, horien diseinu logikoa interpretatzea eta datuen osotasuna, konsistentzia, segurtasuna eta eskuragarritasuna egiaztatzea.
  • Datu-baseetarako sarbidea duten plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, zehaztapenetara egokitzen diren lengoaiak, tresnak eta liburutegiak erabilita.
  • Usagarritasun egokia duten erabiltzaile-interfaze grafiko elkarreragileak garatzea, eta, horretarako, ikus-osagai estandarrak erabiltzea edo berariazko ikus-osagaiak inplementatzea.
  • Prozesu anitzeko eta hari anitzeko aplikazioak garatzea, berariazko programazioko teknikak eta liburutegiak erabilita.
  • ERP-CRM sistemen ezarpenean parte hartzea, horren moduluetako bakoitzaren erabilgarritasuna ebaluatuta.
  • ERP-CRM sistemetan biltegiratutako informazioa kudeatzea eta haren osotasuna bermatzea.
  • ERP-CRM sistema baterako osagai pertsonalizatuak garatzea, eskakizunei erreparatuta.

Familia: Informatika eta komunikazioak

Iraupen: 2000 or.
- Lehen urtea: 990 or.
- Bigarren urtea: 1010 or.

Modelo: A eta eleanitza (Gaztelera eta Ingelesa)

Txanda: Goizez

Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia

Informazioa eskatu









    To top