Profesional honek ikus-entzunezko, irratiko, diskografiako, ikuskizunetako, ekitaldietako, eta barruti mugatuetako soinuztatze-egitura finkoen eta behin-behinekoen muntaiaren eta instalazioaren sektorean egiten du lan.
Moduloak | Orduak | Kurtsoa |
Soinu-proiektuen plangintza
|
99 | 1. |
Soinu-instalazioak
|
165 | 1. |
Ikus-entzunezkoetarako soinua
|
264 | 1. |
Soinuztatze-sistemen doikuntzak
|
99 | 1. |
Elektroakustika
|
132 | 1. |
Komunikazioa eta soinu-adierazpena
|
132 | 1. |
Laneko prestakuntza eta orientabidea
|
99 | 1. |
Zuzeneko soinuaren kontrola
|
140 | 2. |
Estudioko grabazioa
|
180 | 2. |
Soinu-postprodukzioa
|
180 | 2. |
Ikus-entzunezkoetarako eta ikuskizunetarako soinu-proiektua
|
50 | 2. |
Ingeles teknikoa
|
40 | 2. |
Enpresa eta ekimen sortzailea
|
60 | 2. |
Lantokiko prestakuntza
|
360 | 2. |
Zikloa Guztira | 2000 |
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
- Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
- BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
- Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
- Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
- Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
- Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Soinuburua.
- Soinu-teknikaria.
- Zuzeneko soinu-teknikaria.
- Estudioko soinu-grabaketako teknikaria.
- Musika-grabaketako teknikaria.
- PArako (“Public Address”) soinu-teknikaria.
- Soinu-monitoreen teknikaria.
- Soinu-sistemen teknikaria.
- Hari gabeko sistemetako soinu-teknikaria.
- Mikrofonia-sistemetako teknikaria.
- Soinu-aditua.
- Soinu-muntatzailea eta editorea.
- Soinu-nahaslea eta -masterizatzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
- Soinu-proiektuetarako diseinu teknikoa egitea, eta, hala, proiektuan aurrez definitutako eskakizunei eta ezaugarriei erantzutea eta araudi teknikoak eta segurtasunekoak betetzea.
- Soinu-proiektua egiteko beharrezko baliabide materialak eta teknikoak eta giza baliabideak zehaztea, optimizazio-irizpideak aplikatuta.
- Soinu-proiektua abian jartzeko lan-plana diseinatzea, denborak eta baliabideak lotuta eta eragimen-irizpideak aplikatuta, xede ona ziurtatzeko.
- Soinua hartzeko eta/edo erreproduzitzeko espazioak egokitzea, soinu-prozesuetan gehieneko kalitatea lortzeko.
- Soinu-proiektuak abian jartzean, esku hartzen duen tresneria teknikoa muntatzeko, instalatzeko, konektatzeko eta bideratzeko prozesuak gainbegiratzea eta funtzionamendu egokia bermatzea.
- Soinu-instalazioetan mantentze prebentiboko eta zuzentzaileko planak ezartzea, soinu-instalazio horietan matxuren eta disfuntzioen agerpena eta eragina minimizatzeko.
- Ikus-entzunezko produkzioetan, irratikoetan, diskografikoetan, ikuskizunetan, ekitaldietan eta soinuztatze-instalazio finkoetan soinua jasotzeko, erregistratzeko, emititzeko, muntatzeko eta erreproduzitzeko prozesuetan doikuntzak eta probak egitea, hartutako, erregistratutako, emititutako, muntatutako edo erreproduzitutako soinuaren kalitatea zuzenean kontrolatuta.
- Soinu-bandak muntatzea, eta, horretarako, soinu-pistak haien artean eta, hala badagokio, irudi-bandarekin sinkronizatzea eta nahasketa eta amaierako prozesu guztiak egitea, behin betiko soinu-banda antolatu arte.
- Soinu-tresneria teknikoa desmuntatzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko prozesuak gainbegiratzea, eta egoki kontserbatzen dela eta bizitza baliagarria luzatzen dela bermatzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.