Profesional honek edozein motatako ikus-entzunezko programen produkzioaren sektorean (zinema, bideo, multimedia, telebista, irrati eta new media) eta ikuskizunen produkzioaren eta errealizazioaren sektorean (arte eszenikoak, musika-produkzioak eta ekitaldiak) egiten du lan.
Moduluak | Orduak | Kurtsoa |
Lan-prestakuntza eta orientabidea
|
99 | 1. |
Ikus-entzunezko proiektuen plangintza | 231 | 1. |
Zinema, bideo eta multimedia proiektuen kudeaketa
|
132 | 1. |
Adierazpen baliabide ikus-entzunezkoak eta eszenikoak
|
198 | 1. |
Ikuskizun eta ekitaldi proiektuen plangintza
|
165 | 1. |
Bitarteko tekniko ikus-entzunezkoak eta eszenikoak
|
165 | 1. |
Lantokiko prestakuntza
|
360 | 2. |
Telebista eta irrati proiektuen kudeaketa
|
140 | 2. |
Ikuskizun eta ekitaldi proiektuen kudeaketa
|
80 | 2. |
Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen admnistrazioa eta sustapena
|
200 | 2. |
Ingles teknikoa
|
40 | 2. |
Enpresa eta ekimen sortzailea
|
60 | 2. |
Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunene produkzio-proiektua
|
50 | 2. |
Zikloa Guztira | 2000 |
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
- Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
- BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
- Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
- Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
- Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
- Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Zinema-produkzioko laguntzailea.
- Bideo-produkzioko laguntzailea.
- Telebista-produkzioko laguntzailea.
- Animazio-produkzioko laguntzailea.
- Multimedia-produkzioko laguntzailea.
- Irrati-produkzioko laguntzailea.
- Zuzeneko ikuskizunen eta ekitaldien produkzioko burua.
- Zuzeneko ikuskizunen eta ekitaldien produkzioko laguntzailea.
- Konpainiako gerentea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
- Dokumentazio teknikoaren azterketa abiapuntu izanik, ikus-entzunezko proiektuen, ikuskizunen eta ekitaldien ezaugarri formalak eta adierazpenekoak ondorioztatzea, aurreikusitako helburuak bete eta horiek egiteko.
- Ikus-entzunezko proiektuen, ikuskizunen eta ekitaldien produkziorako beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide teknikoak eta materialak banakatzea, horiek lortzeko berariazko ezaugarriak zehaztuta.
- Proiektuen produkzioa planifikatzea, eta, horretarako, faseak ezartzea eta denborak, baliabideak, kostuak eta kalitateak optimizatzea, beharrezko autonomiaz eta eragimenez.
- Ikus-entzunezko proiektuen, ikuskizunen eta ekitaldien produkzio-kostuak kalkulatzea, finantziazio-iturri eta -modu egokiak ebaluatuta, proiektuaren ezaugarrien arabera, eta bideragarritasunaren azterketan lagunduta.
- Giza baliabideen eta baliabide teknikoen eta artistikoen hautaketa eta kontratazioa kudeatzea, eta, horretarako, ikus-entzunezko lanaren planean edo ikuskizunaren edo ekitaldiaren merkaturatze- eta ustiapen-planean aurreikusten den denboretan egokia dela eta eskuragarri dagoela ziurtatuta.
- Baliabide teknikoen, materialen, espazialen eta logistikoen erabilgarritasuna eta hornikuntza kudeatzea eta antolatzea, betiere zuzkidura, egokitasuna eta funtzionamendua ziurtatuta eta kontratazioen, erosketen, eraikuntzaren eta alokairuen programa landuta.
- Proiektuak egiteko faseetako bakoitzari esleitutako aurrekontua kudeatzea, sor daitezkeen desbideratzeak zuzentzeko irtenbideak hauteman eta gaineratuta.
- Ikuskizuna edo ekitaldia merkaturatzeko plana betetzen dela kontrolatzea, lokal egonkor batean izan, kanpoko barruti mugatua izan, edo bira batean izan, betiere baliabideak optimizatzeko irizpidearekin eta proiektuan aurrez zehaztutako irizpide artistikoarekiko edo komunikazio-irizpidearekiko leialtasunarekin.
- Ikus-entzunezko obra, ikuskizuna edo ekitaldia ustiatzeko planean laguntzea eta, horretarako, proiektuaren amortizazioa ahalbidetu eta errentagarritasuna ziurtatuko duten elementuak gaineratzea ikus-entzunezko banaketa-etxeekin negoziatzean edo erakusketa-aretoekin, irrati-kateekin, ikuskizunen banaketako plataforma eta sareekin negoziatzean.
- Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.