Inicio / Goi maila / 3D animazioak, jokoak, eta ingurune elkareragileak

3D animazioak, jokoak, eta ingurune elkareragileak


Profesional honek ikus-entzunezko produkzioaren (zinema, telebista eta bideoa), 2D eta 3D animazioaren, multimedia elkarreragilearen eta ez-elkarreragilearen sektorean, publizitatean, eta Internetekin eta newmediarekin lotutako enpresetan egiten du lan.

 

Moduluak
Orduak Kurtsoa
Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea 198 1.
2D eta 3D animazioa eta elementuak
264 1.
2D eta 3D kolorea, argiztapena eta akaberak
198 1.
Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa
231 1.
Laneko prestakuntza eta orientabidea
99 1.
Ikus-entzunezko 2D eta 3D animazio-proiektuak
100 2.
Jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektuak
100 2.
Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena
160 2.
Ikus-entzunezkoen muntaketa eta postprodukzioa egitea
140 2.
Ingeles teknikoa
40 2.
3D animazioen, jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektua
50 2.
Enpresa eta ekimen sortzailea
60 2.
Lantokiko prestakuntza
360 2.
Zikloa Guztira 2000

 

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
  • BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
  • Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
  • Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
  • Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
  • Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • 3Dko animatzailea.
  • 2Dko animatzailea.
  • Tartekatzailea.
  • 3Dko modelatzailea.
  • Grafista digitala.
  • Espazio birtualen sortzailea.
  • 3Dko efektu berezien teknikaria.
  • Ikus-entzunezko multimedia-integratzailea.
  • Ikus-entzunezko multimedia-produktuen eta aplikazioen garatzailea.
  • Multimedia ikus-entzunezko eduki elkarreragileen eta ez-elkarreragileen editorea.
  • Multimediako errealizazioko eta sistemetako teknikaria.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
  • Dokumentazioa abiapuntu izanik, animazio- edo multimedia-proiektu elkarreragileen berariazko ezaugarriak ondorioztatzea, horien sorrera eta produkzio-diseinua erraztearren.
  • Gidoiaren banakapena abiapuntu izanik, 2D edo 3Dko animazio-proiektua kontzeptualizatzea eta, horretarako, ereduak diseinatzea eta storyboardaren eraikuntza kontrolatzea, baita programaren erreferentziazko audioaren antolamendua eta grabaketa ere.
  • 2Dko animazio-proiektua hainbat fasetan (animatika, layout, gako-animazioa, tartekatzea, pintura eta konposizioa) produzitzea eta, eginkizun horretan, beharrezko lineako probak eta azterketak egitea, osatzen duten behin betiko irudiak lortu arte.
  • 3Dko animazio-proiektua hainbat fasetan (diseinu eta modelatzea, setup, egitura, argiztatzea, animazioa eta renderizazio) produzitzea eta, eginkizun horretan, beharrezko lineako probak eta azterketak egitea, osatzen duten behin betiko irudiak lortu arte.
  • 2D eta 3Dko animazio-proiektuen postprodukzio-prozesuak kontrolatzea eta edizio-efektuen txertaketa eta programaren soinu-bandaren eraikuntza gainbegiratzea.
  • Multimedia-proiektu elkarreragilearen edukiak sortzea eta egokitzea, eta, horretarako, iturriak eta maketak sortzea, horien kalitatea ebaluatzea eta horien egokitzapena egiaztatzea -norberarenak zein kanpoko laguntzaileek jarritakoak-.
  • Elementuak eta iturriak egile- eta edizio-tresnekin integratzea eta, horrela, horien konposizioa egitea, horien mugimenduak sortzea eta sinkronizatzea, elementu elkarreragileak sortzea eta elkarreragiteko aukera zuzkitzea, betiere multimedia-proiektu elkarreragilearen eskakizunen arabera.
  • Prototipoa eta proiektuaren dokumentazioa ebaluatzea, kalitate-arauak betetzen direla egiaztatuta eta argitalpen-parametroen konfigurazioa ziurtatuta.
  • Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Familia: Irudia eta Soinua

Iraupen: 2000 or.
- Lehen urtea: 990 or.
- Bigarren urtea: 1010 or.

Modelo: Eleanitza ( Gaztelera eta Ingelesa)

Txanda: Goizez

Informazioa eskatu









    To top