LH Duala
Zer da LH Duala?
Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez.
Ikasleek enpresan egingo duten formakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, enpresan egindako lan horiek, produkzio-emaitza ez ezik, ikaskuntza bera ahalbidetu behar dute, bai eta, azken finean, lanari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta enplegagarritasuna hobetzeko bestelako zeharkako gaitasun erabilgarri batzuk eskuratu ahal izatea ere.
LH Dualaren abantailak:
-
- Ikasleek benetako lan-egoeretan dute ikasten eta lan-esperientzia handia lortzen. .
- Egindako lanaldiarekiko proportzionala den ordainsaria jasotzen dute, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera, eta Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten dute bere lan-bizitza.
- Enplegagarritasuna hobetzen du.
Parte hartzeko baldintzak:
-
-
- Parte hartu nahi duten ikasleek Lanbide Heziketan matrikulatuta egon behar dute.
- Lan-kontratazioa dakarren prestakuntza dualaren kasuan, langabezian eta enplegu-eskatzaile aktibo gisa alta emanda egon beharko du. Lan-kontrataziorik ez dakarren prestakuntza dualaren kasuan, gomendagarria da enplegu-eskatzaile aktibo gisa alta emanda egotea. Prestakuntza sustraitzeagatik bizileku-baimena duten atzerritarrak altan egon daitezke enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa prestakuntza hasten den unean, baina ez enplegu-eskatzaile gisa.
- Kontratu bidezko modalitatearen kasuan ez dago adin-mugarik.
- Beka bidezko modalitatean ez dago adin-mugarik.
-
-
Hautatzeko irizpideak:
Sailaren aldeko txostena, eskumen- eta egokitasun-irizpideetan oinarrituta:
-
-
- Eskola-errendimendu ona.
- Lanbide-heziketako ikastetxean eskola-jardueretara joatea.
- Competencias personales.
-