CP1 :Zuzendaritzari laguntzeko administrazio eta merkatariza-kudeaketa
Profesionaltasun ziurtagiria 3 – C Gradua
Modulu Profesionalak | IRAUPENA (orduak) |
0647. Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa | 100 |
0649. Bulegotika eta informazioaren prozesua | 231 |
0650. Merkataritza-jardueraren prozesu integrala | 198 |
0650. Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta | 132 |
Orduak guztira
|
661 |
CP3 :Kontabilitate, finantza eta fiskalitate kudeaketa
Profesionaltasun ziurtagiria 3 – C Gradua
Modulu Profesionalak | IRAUPENA (orduak) |
0647. Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa | 100 |
0649. Bulegotika eta informazioaren prozesua | 231 |
0653. Finantza-kudeaketa | 120 |
0654. Kontabilitatea eta fiskalitatea | 180 |
Orduak guztira
|
631 |
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Bulegoko administraria.
• Merkataritzako administraria.
• Finantza-administraria.
• Kontabilitate-administraria.
• Logistika-administraria.
• Banku eta aseguruetako administraria.
• Giza baliabideetako administraria.
• Administrazio publikoko administraria.
• Aholkularitza juridiko edo fiskaletako edo kontabilitate- edo lan-aholkularitzetako, edo gestorietako administraria.
• Kobrantzen kudeaketako teknikaria.
• Bezeroenganako arretako arduraduna.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak edo -dokumentuak bideratzea.
• Jasotako aginduak, lortutako informazioa eta/edo hautemandako beharrak abiapuntu izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzea.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzea, erregistratzea eta artxibatzea, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera.
• Enpresaren administrazio-izapideen prozesuak kudeatzea, merkataritzaren, finantzaren, kontabilitatearen eta zergen arloetan, betiere horien ikuspegi integratzailearekin.
• Enpresaren kontabilitate-kudeaketa eta kudeaketa fiskala egitea, administrazio-prozesuen eta -prozeduren arabera eta indarrean dagoen araudia aplikatuta, segurtasun- eta kalitate-baldintzetan.
• Diruzaintzako kudeaketa, finantza-baliabideen lorpena eta inbertsio-proiektuen bideragarritasunari buruzko azterlana gainbegiratzea, ezarritako arauei eta protokoloei jarraituta.
• Enpresako langileen administrazio-kudeaketa antolatzea eta gainbegiratzea, indarrean dagoen lan-araudira eta ezarritako protokoloetara egokituta.
• Merkataritza-prozesuen administrazio-kudeaketa egitea, eta, horretarako, dokumentazio-zereginak egitea, baita hornitzaileekin negoziatzeko jarduerak, aholkularitza-jarduerak eta bezeroekin harremanetan izateko jarduerak ere.
• Dokumentuak organismoetan eta administrazio publikoetan aurkeztean administrazio-kudeaketak finkatutako epean eta moduan egitea eta bideratzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.