CIFP Tartanga LHIIk “Lanbide Heziketako 4.0 laborategiak: zelula-hazkuntzak eta bioinprimaketa” berrikuntza-proiektuan parte hartzen du

Proiektua Lanbide Heziketan berrikuntza eta ikerketa aplikatuak egiteko eta ezagutza transferitzeko 2023an bideratutako laguntzen parte da, Europar Batasunak finantzatutako Next Generation berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren esparruan. Gironako Xifra Institutuak, Gironako Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ere laguntzen dute proiektuan.

Proiektuaren bidez, aurrera egin nahi da eta teknologia berriak ezarri nahi dira osasun-arloko lanbide-heziketako zikloetan, ikasleak etorkizuneko lanbideetarako prest atera daitezen.
To top