Profesional honek pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean egiten du lan: asistentziaren arloan, etxeko kudeaketako laguntzaren arloan eta laguntza psikosozialaren arloan. Era berean, gizarte-zerbitzuko sektorean egiten du lan: gizarte-desabantailan dauden kolektiboei eta pertsonei zuzendutako arreta psikosozialean, gizarte-bitartekaritzan, lan-munduratzearen arloan eta aukera-berdintasunaren sustapenean.
Moduluak |
Orduak | Kurtsoa |
Esku-hartze sozialaren testuingurua
|
99 | 1. |
Bizikidetasun-unitateentzako arreta | 165 | 1. |
Autonomia pertsonalaren sustapena
|
198 | 1. |
Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak
|
165 | 1. |
Gizartean parte hartzeko metodologia
|
132 | 1. |
Gizarte-trebetasunak
|
132 | 1. |
Laneko prestakuntza eta orientabidea
|
99 | 1. |
Gizarteratze eta laneratzea
|
200 | 2. |
Gizarte bitartekotza
|
120 | 2. |
Hezkuntzan eusku-hartzeko laguntza
|
120 | 2. |
Lehen laguntzak
|
60 | 2. |
Gizarteratzeko proiektua
|
50 | 2. |
Ingeles teknikoa
|
40 | 2. |
Enpresa eta ekimen sortzailea
|
360 | 2. |
Lantokiko prestakuntza
|
360 | 2. |
Zikloa Guztira | 2000 |
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
- Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
- BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
- Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
- Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
- Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
- Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
- Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Gizarte-prebentzioko eta gizarteratzeko programetako teknikaria.
- Askotariko egoitza-ekipamenduetako hezitzailea.
- Familiako langilea.
- Tutoretzako laguntzailea.
- Gizarteratzeko teknikaria.
- Heziketa bereziko hezitzailea.
- Minusbaliotasuna duten pertsonen monitorea.
- Oinarrizko mugikortasuneko teknikaria.
- Lanerako eta/edo laneko bitartekaria.
- Gizarteko eta/edo kulturarteko bitartekaria.
- Laguntza bidezko enpleguko teknikaria.
- Laneko laguntzako teknikaria.
- Birgaitze psikosozialeko monitorea.Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
- Gizarteratzeko jarduerak programatzea, baliabide eta estrategia metodologikorik egokienak aplikatuta.
- Etxeko indarkeria prebenitzeko jarduerak diseinatzea eta ezartzea, eta horien garapena ebaluatzea.
- Behar fisikoei eta psikosozialei arreta emateko jarduerak diseinatzea, erabiltzaileen eta testuinguruaren ezaugarrien arabera, eta jarduera horien garapena kontrolatzea eta ebaluatzea.
- Etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak antolatzea, bizikidetasun-unitatearen ezaugarrien arabera, eta jarduera horien garapena kontrolatzea eta ebaluatzea.
- Laguntza psikosozialeko jarduerak antolatzea eta ezartzea, eta, eginkizun horretan, pertsonen intimitatearekiko errespetuzko jarrera azaltzea eta jarduera horien garapena ebaluatzea.
- Autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak trebatzeko jarduerak antolatzea eta ezartzea, lortzen diren emaitzak ebaluatuta.
- Gizarteratzeko eta lan-munduratzeko programak antolatzea eta ezartzea, horien garapena eta aurrez finkatutako ibilbidearekiko egokitzapena ebaluatuta.
- Komunikazio-trebetasunak trebatzea eta, horretarako, sistema alternatiboak edo handigarriak erabiltzea eta pertsona erabiltzaileak horien erabileran motibatzea.
- Pertsonen eta taldeen arteko bitartekaritza-lanak egitea, parte-hartzeko teknikak eta gatazkak kudeatzeko teknikak eragimenez aplikatuta.
- Erabiltzaileekin eta haien familiekin, lan-taldeko kideekin eta beste profesional batzuekin harreman arinak izatea, gizarte-trebetasunak erakutsita eta sortzen diren gatazketarako irtenbideak proposatuta.
- Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Familia: Gizarte eta kultura zerbitzuak
Iraupen: 2000 or.
- Lehen urtea: 990 or.
- Bigarren urtea: 1010 or.
Modelo: A (Gaztelera) eta D (Euskera)
Txanda: Goizez
Metodologia: Erronketan oinarritutako metodologia